Albisteak

 

Idazki honen bitartez hauxe jakinarazi nahi dizuegu: udal honek hurrengo seihilekoan ere jarraituko duela Zainduz programa eskaintzen Bizkaiko Foru Diputazio txit gorenarekin elkarlanean. 

Programa honen helburu orokorra, mendekotasuna pairatzen duten pertsona nagusiei eta beraien familiei arreta eman eta laguntzeko ekintzak, prestazioak eta zerbitzuak garatzea da. Horrekin, pertsona hauek beraien etxebizitzetan mantendu nahi da, beraien eta pertsona zaintzaileen bizitza kalitatea hobetuz. 

Geure udalerrian lantzen ari diren helburu zehatzak hauexek dira:

1. Familiartekoak mendekotasuna duen pertsonaren arreta zuzenean eta zaintzan sentsibilizatzea eta inplikatzea.

2. Pertsona zaintzaileen orientazioa, aholkularitza eta gainbegiratzea.

3. Zaintzailearen beharretarako laguntza taldea sortzea.

Gai horretaz gure sailean nabari den eragina eta garrantzia kontuan izanik, 2012ko otsailaren 6an 18:00etan udaletxe honetako bilkura aretoan izango dugun informazio saiora gonbidatzen zaitugu.