Albisteak

 

Herritarrei informazioa emateko dugun konpromisoari jarraiki, batik bat ingurumen-gaiei dagokienez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Osasun Sailetatik jasotako txostenak jendaurrean ikusgai jartzen ditugu. Txosten horiek joan den martxoan PETRONOR birfindegian izandako jarioen gertakariei buruzkoak dira.

Oraindik ere sail horiekin eta Muskizko Udalarekin batzarrak egiten ditugu, kasu horietako jardunbide-protokoloak arindu eta hobetzeko. Halaber, berretsi nahi dugu beharrezkoa dela birfindegiaren inguruan ingurumena kontrolatzeko dauden neurriak ezartzea.

Udalaren webgunean lotura bat jarri da, Petronor-i buruzko informazioa ikusi ahal izateko. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren ingurumena kontrolatzeko sarea osatzen duten kabinetako neurketa-datuak ere ikus daitezke bertan.