- Iraunkortasun diagnostikoaren laburpena
Iraunkortasunaren gaineko diagnostiko hau hainbat pertsonak egindako lanaren ondorioa da. Elkarrekin egin dugu lan abiarazitako mekanismo batzuen inguruan, beharrezko informazioa biltzeko:
· Proiektua abiarazteko batzarra hainbat udal-arlotako arduradunekin.
· Aurrez aurreko elkarrizketak udal-arloetako arduradunekin.
· Udal-arloetako arduradunek azterketa berrikustea.
· Asebetetzeari eta herritarren ikuspuntuari buruzko inkestak.
· Herritarren partaidetzarako foroa, udalerriaren etorkizuneko beharrizanei buruzkoa.
Abanto-Zierbenako Udal Iraunkortasunaren Diagnostikoak udalerriaren egoera eta epe ertaineko beharrizan garrantzitsuenak aztertzen ditu. Eta, horretarako, ikuspegi integratzailea eta iraunkortasun-irizpideak erabiltzen dira.