Albisteak

 

2012 URTEKO TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA.

2012ko martxoak 30ean Alkatetza Dekretu-aren bidez, Trakzio mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zergaren errolda onartu da eta gainkargurik gabe ordaintzeko borondatezko epea maiatzaren 15etik uztailaren 16ra ezarri da. Martxoaren 10ko 2/2005 Zerga-Arau Foral Orokorreko  100.3 artikuluak agindu bezala, ordaindu beharra daukaten zergapekoen aldarako honako iragarki honek jakinarazpen kolektiboaren balioa eta eragina edukiko du.

1.- ORDAINTZEKO TOKIAK ETA MODUAK:

Imprimaki-sorta aurkeztu beharrean:

a).- BBK-Bilbao Bizkaia Kutxako edozein bulegotan. Zergaren ordainketa beste edozein bankuaren bidez ere izapidatu daiteke eta hala egin nahi badu, borondatezko epeak dirauen artean BBKri libratuko dio.
b).- Abanto-Zierbenako Udaletxeko Zergabilketako bulegoan. 9:00etatik 13:00ak arte.

OHARRA: Imprimakiak hartu ezin edo gaitzekotan, imprimakion errepika jaso daikete Udal Zergabilketako bulegoetatik. Jakin beharra dago inprimaki-sortarik hartu ez arren ez dela inola ere kentzen zerga hau ordaindu beharra.

2.- PREMIABIDEZ ETA GAINKARGUAREKIN ORDAINTZEA:

Borondatezko ordainketako epea amaituta, premiabidezko bidean ordainketa jasoko da  dagokion  gainkargua eta berandutzako korrituak, gastuak eta kostuak legez eska daitezkeenak gehituta, Zergabilketa Exekutiboko bulegoetan bakarri.

 3.-ERREKURTSUAK

Honako iragarki hau argitaratzeaz geroztik hamabost egun ezarriko dira zergapekoen agerian zerga-tasen erroldak ikus ahal
ditzaten. Errolda hoietako likidazioen kontra birjarpen errekurtsuari eragin ahal diote, 30 eguneko epe barruan iragarki hau BAOn argitaratu eta biharamunetik hasita, Abanto-Zierbenako Alkatetza-Udalburutzagana jota