Gabonetan Bikarte GKEaren alde herrian antolatu zen azoka solidarioa dela eta, aitortza-ekitaldia egingo da otsailaren 23an (osteguna), 18:00etan.
Gaztegunen jaio den ekimen honek babesa jaso du proiektu honetan hasiera-hasieratik inplikatu ziren gazteen aldetik. Eurak izango dira ekitaldiko protagonistak, eta jasotako dirua emango diote GKEari.
Hori guztia, abantoarrok eman duzuen materialari esker gauzatu ahal izan da. Mila esker zuen elkartasunarengatik!