12 eta 18 urte bitartean badituzu, Gaztegunea duzu aisirako, harremantzeko eta parte hartzeko gunea.
Eskura dituzu:
- Informatika txokoa: Interneteko sarbidea duten 3 ordenagailu eta zure ordenagailuarekin erabiltzeko WIFI gunea.
- Jokoen txokoa: Billarra, mahai-futbola, ping-ponga, itu elektronikoa…
- Ikus-entzunezkoen txokoa:
- 50 hazbeteko plasma-pantaila telebista, DVDak, filmak, dokumentalak eta abar ikusteko.
- Hiru pantaila dituen mahai modulu bat WII, PS3 eta XBOX kontsolekin jolasteko.
- Irakurtzeko edo berriketarako txokoa: 2 sofa eta 3 puff mahai baxu baten inguruan eta zenbait aldizkari: Muy Interesante, Maxi Tunning, Cuore
- Mahai-jokoen txokoa: jarduerak eta etxerako lanak egiteko edo mahai-jokoekin jolasteko: kartak, xakea, monopoly, cluedo, etab.
- Sukalde-txokoa: amerikar erako sukaldea sukaldaritza ikastaroetarako, urtebetetzeetarako, ospakizunetarako eta abar. Hemen zeinbat tailer egiten ditugu: gorputz-adierazpena, dantza, zeramika, tatuajeak...