Izapide honen bidez ziurtagiri bereziak eska daitezke.
Errolda ziurtagiriak pertsona baten egoitza eta ohiko bizilekua adierazten ditu. Dokumentu hau honako erakundeei aurkezteko edo izapideak egiteko eskatzen da:
Erakunde judizialak (epaitegiak eta auzitegiak).
Erakunde militarrak edo atzerriko agintaritzak.
Erregistro Zibila (ezkontzak, herritartasuna, izen eta/edo abizen aldaketak, adopzioak, etab.).
Jaraunsle-deklarazioak.
Izatezko bikoteen erregistroa.
Bestelako Erregistro Ofizialak, Zigor-erakundeak, Aduana Zuzendaritza, Unibertsitateak, INEM.
Egoitza-baimena sustraitzeagatik. Errolda ziurtagiri berezi bat eska daiteke herritarra udalerrian denbora luzez erroldatuta egon dela edo dagoela frogatzeko, edo bere heriotzara arte bertan bizi izan dela, etab.
Ziurtagiri historikoa.