Meatzaritzaren Museoa

Interpretazio eremuak: Meatzaritzaren Museoa

Meatzaritzaren Museoa
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren helburuak, edukia eta jarduerak.

Eliza eta monumentuak

Monumentuak eta elizak: 1. San Pedro eliza (Las Carreras)

San Pedroko eliza
Nabe bakarreko eraikina da, abside erdizirkularra eta isurialde bikoitzeko teilatua duena. Elizpea nabearekiko perpendikularra da eta kanpandorrearekin bat egiteko “L” forma hartzen du.

Monumentuak eta elizak: 2. Abantoko Santa Juliana eliza

Santa Julianako eliza
Santa Juliana tenpluak nabe bakarra eta buru zuzena ditu. Elizaren euskarri bakarrak harroinak eta kapitelak dituzten lau zutabe dira. Estalkia zurezkoa da eta ez dauka gangarik.

Monumentuak eta elizak: 3. Santa Luzia eliza (Sanfuentes)

Santa Luziako eliza
Santa Luzia eliza Sanfuentesen dago eta aurreko mendeko erdialdean eraiki zuten. Nabe bakarreko tenplua da, isurialde biko estalkia dauka eta eraikinaren burua angeluzuzena da.

Monumentuak eta elizak: 4. Barco familiaren "Dorrea" (Sanfuentes)

Barko familiaren dorrea
Barco familiaren dorrea XVII. mendean sortutako jauregi barrokoa da. Garrantzi historiko eta arkotektoniko handia duen eraikin honek bolumen kubikoa eta lau isurialdeko estalkia dauzka.

Monumentuak eta elizak: 5. San Lorenzo baserria

San Lorenzo baserria
San Lorenzo baserria Errenazimentuaren garaikoa da. Bolumen kubiko etzana dauka, lau isurialdeko estalkiarekin. Harlangaitzez egina dago zati gehienetan, izkinetan, angeluetan, kofaduretan eta fatxada nagusiaren zati handi batean izan ezik.

Monumentuak eta elizak: 6. Matiena etxea (Las Carreras)

Matiena Etxea
Matiena etxea Ambrosio de los Heros kalean kokatuta dago. Artearen eta ondarearen ikuspuntutik interes handia suen eraikina da; izan ere, 1839. urtean eraikitako familia bakarreko etxebizitza neoklasikoa da.

Monumentuak eta elizak: 7. Casuso etxea (Las Carreras)

Casuso Etxea
Abanto-Zierbena osoko gaur egungo egoitza aipagarriena da. Txalet honen barruan aurreko mendearen hasierako etxe burgesaren ezaugarri guztiak aurki daitezke.

Meatzaritza Museoa

Meatzagintza Museoa

Komunikazioak

Komunikazioak

Gertakariak