Dakizuenez, otsailaren 9an izendatu ninduten Abanto Zierbenako alkate.
Eskertzen dut nigan jarri duzuen konfiantza Abanto Zierbenako bizi-kalitatearen etengabeko hobekuntzan lan egiteko orduan. Konfiantza horrek erantzukizun handia eman dit, eta irmotasun eta ilusio handiz egingo diot aurre.
Udaletxeko eta nire bulegoko ateak zabalik daude guztion iradokizunak eta ekarpenak entzuteko.
Bide batez, aukera baliatu nahi dut web orrialde honen bidez Abanto Zierbenako alkate eta herritar gisa agurtzeko. Orrialde hau Udalarekin zuzenean komunikatzeko tresna da, eta gustatuko litzaidake berau herritarrekin zuzenean komunikatzeko haria izatea, horren bidez zuen ekarpenak, egonezinak eta abar helarazteko. Halaber, nahi nuke elkartzeko eta elkar ezagutzeko baliabidea izatea ere.
Agur bero bat
MAITE ETXEBARRIA AZPIOLEA
Abanto-Zierbenako alkatea