Sailak

 

Arduraduna: Eneko Urruela Álvarez
Faxa: 94 636 01 98

Euskara

Abanto-Zierbenako euskara zerbitzua 2006an sortu zen, euskararen alde lan egiteko oinarri sendoak finkatuz. Arlo honen lan eremua norabide guztietara zuzentzen da, hau da, udalera, administraziora eta berau osatzen duen agente bakoitzera. Izan ere, udalean eta bertatik kanpo euskara sustatzea da helburu nagusia.

Sail honetako alderdi eta proiektuak era orokorrean azal ditzakegu:

• Berbalagun

Abanto-Zierbenan eta orokorrean Meatzaldean abian jarritako proiektu honen helburu nagusia herritarrek euskaraz bizitzeko aukera gehiago izatea da. Hortaz, euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak harremanetan jartzeko balio izango du eta euskalduntze prozesuan daudenei lagundu egingo die.

• Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia

Euskaraz bizi nahi duten herritarrei eskubide hori bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea da plan honen helburu nagusia. Labur esanda, Euskal Herrian euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea du helburu, bai maila pertsonalean, bai sozialean eta bai ofizialean.

• Kanpainak

Sentsibilizazio-kanpainen bidez hezkuntza eredu elebidunak sustatzea du helburu.

• Diru- laguntzak

Udalerrian dagoen euskaltegiko ikastaroentzako diru-laguntzak Euskara Zerbitzuaren bidez eskatzen dira. Interesdunak udalerri honetan erroldatuta egon beharko dira derrigorrez.

• Itzulpen Zerbitzua

Euskara Zerbitzuaren bitartez, udaletxeak itzulpen zerbitzuak eskainiko dizkie udal elkarte guztiei, baldin eta elkarteok eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte eta dagokion eskaera bideratu badute.

• Euskararen Aholku Batzordea

Batzorde hau 2007ko urtarrilaren 15ean bildu zen lehenengo aldiz. Organo aholku-emailea da soilik. Ondorengo hauek dira batzordearen zereginetako batzuk:

      o EBPNren inguruko gaiei buruzko aholkularitza.
      o Urteko Kudeaketa Planaren jarraipena.
      o Udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko lanekin zerikusirik duten gaiak aztertzea eta eztabaidatzea.

• Urteko Kudeaketa Planari loturiko kultura egitaraua.

• Abanto-Zierbenako Euskara Biziberritzeko Plana jarraipena egitea eta ebaluatzea.