Gure gizartearen helburu garrantzitsuenetariko bat gizartearen eta ekonomiaren esparruan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea da. Erakunde publikook emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala sustatzeko eta gizartearen oztopo eta estereotipoak gainditzeko konpromisoa hartu behar dugu, horretarako gizartea berdintasunerantz eramango duten politikak bultzatuz.