Lan Arloa

Lan Arloa Ekonomi Sustapenaren eta Enpleguaren Arloa bai barne eta kanpo baliabideak eta bai giza eta finantza bitartekoak mobilizatzeko gauza den tresna da, eta aldi berean udalaren garapena lortzeko egiten diren ahaleginak koordinatu egiten ditu. Ondorioz, tokiko garapenerako estrategiak bideratzeko gai den tresna da.

Oro har, honako hauek dira helburuak:

Informazioa, Laneko Orientazioa eta Bitartekaritza

  • Enplegua bilatzeko informazioa eta aholkularitza.
  • Bakoitzaren neurrirako gizarte- eta lan-orientazioa.
  • Enplegua bilatzeko teknikak.
  • Lan-poltsa.
  • Lan-bitartekaritza.
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua.
  • Lana aurkitzeko traba handiak dituzten kolektiboen laneratzeari arreta berezia jartzea.

Prestakuntza eta Enplegua

  • Enplegurako politika aktiboen diseinua.
  • Lanerako prestakuntzaren programazioa, diseinua eta programen kudeaketa, Meatzaldeko Behargintzarekin elkarlanean.
  • Enpleguko programen eta prestakuntza eta enpleguko programen urteko plangintza.
  • Beste ekintza batzuk abiaraztea: praktikak enpresetan eta abar.

Autoenplegua

  • Enpresak sortzeari buruzko informazioa eta hasierako aholkularitza.
  • Ideia eta finantzazioa aztertzeko laguntza.
  • Bideragarritasun Planaren garapena.
  • Zergei, kontratuei, ingurumen-arloko araudiari eta abarri buruzko informazio eguneratua.
  • Enpresa sortu berriak merkatuan finkatzeko laguntza.
  • Ekintzaile berrientzako prestakuntza berezia.

Ekonomi eta Enpresa Sustapena

  • Udalerriko merkataritzari laguntza berezia ematea, merkataritza sustapen, animazio eta komunikazioko jardueren bitartez.
  • Ekonomi sustapenerako eta enpresen lehiakortasunaren sustapenerako erabilgarri dauden baliabideen berri ematea enpresei baita baliabideok erabiltzeko aukera ematea ere.
  • Ikastaroen, praktiken, diru-laguntzen eta etengabeko prestakuntzaren, langileen eta abarren gaineko zerbitzuak eskaintzea enpresei.
  • Premiak, gabeziak, arazoak eta abar hautematea, irtenbiderik egokiena eskaintzearren.

DIRU LANGUNTZAK MAPA

Kontratatzaile profila

Kontratugilearen profila

Compite-Iniciativas